viernes, 23 de noviembre de 2012

Hezkuntzako aldaketak


Arratsalde on!!!!

Badakigunez, gizartea aldatzen doa etengabe eragile ezberdinen eraginez. Ingurua aldatzerekin batera gizarteko partaideek dituzten ikuspuntuak ere aldakorrak direla esan beharra dago. Honen adierazle da irakaskuntzarekiko ikuspuntu aldaketa.

Ohiko eskola:

Eskola mota hau Francoren garai inguruan eman zen, eta ematen du gaur egun gainditu dugula jada.
Bere ezaugarriak hauek dira:
  • Irakaskuntza geldoa da: ikaslea pasiboa da, ezagutzak irentsi baino ez dituzte egiten (educare). Ikaslea fisikoki eta mentalki geldi egon behar da (mahaiak ere lurrari lotuta egoten dira). Irakasleak dena daki eta ezin da hark esana zalantzan jarri, beraz, ikaslearen parte hartzea oso zaila da.
  • Arbasoen kultura: antzinako kulturaz zabaltzen du inolako aldaketa barik, mentalitate guztiz kontserbadorea dute. Ohiturak aurrez finkatuak daude eta ezin dira inolaz ere aldatu.
  • Transmisioa: ez da eraldaketa txikienik ere ematen transmisioan, den moduan transmititzen da. Ondorioz, materia ezin da aldatu norbere hitzetara.
  • Edukiak: irakasleak aukeratzen ditu edukiak eta abiadura markatzen du. Beraz, ez da kontuan harten ikasleen abiadura ezta beharrezkoak liratekeen azalpen mota desberdinak.
  • Edukia bera: ez da kontuan hartzen ikasleen aurretiko ezagutza; hau da, ikasle batek ingelesez badaki ez da kontuan hartzen materia irakasterakoan.
  • Haurren interesak: haurren interesak ez dira inondik inora kontuan hartzen. Baina, ikaskuntza eraginkorra egoteko, interesgarria izan behar da haurrentzat, motibazioa eman behar da.
  • Irakaslea: irakaslea ikasketa prozesuaren zentroa da. Irakasleak daki ikasleak ez dakien guztia. Askotan tarima gainean kokatzen zen, bere garrantzia adierazteko. “Zu”ka hitz egiten zitzaion.
  • Ikaslea: geldoa da bere interesak eta premiak ez ditu kontuan hartzen eskolak.
  • Metodoak: irakasleak aukeratzen ditu metodoak eta berdina da haur guztientzat.progarman oinarrituta dago. Gainera erabiltzen den teknika klase magistrala da.
  • Diziplina: ikaslearen borondate eta beharrak guztiz baztertzen dira eta zigor fisiko eta psikologokoak erabiltzen dira.

Eskola berria:

XIX.en mendean eman zen Europan eta gero Estatu Batuetan, denetan iraultzaren bidez.
Erreforma hauen arrazoiak hiru izan ziren nagusiki:
  • Industrializazio garaia: herrietatik hirietarako mugimendua ematen da, lanaren bila. Familia polinuklear izatetik nukleo bakarreko familietara igarotzen da. Emakumeak etxetik kanpo hasten dira lanean, beraz umeekin zer egingo da? Ingalaterran lege bat onartzen da, non lantegietan haurtzaindegiak jarri behar zirela ezartzen zen. Hasieran umea uzteko lekua baino ez zen.
  • Gizakia modu zientifikoan aztertu: konturatzen dira haurrak ez direla bukatu gabeko helduak. Beraz, haurra haur da eta hori bezala tratatu behar da. Lehenagoko ustea arropetan argi ikusten zen, hauek ez baitziren erosoak haurrena jolasetarako… gainera haurren eskubideak onartu ziren eta garapen psikologikoa agertu zen
  • Eskola zaharra:  atzean gelditu zen eta ez zen gai izan eskakizun berriei aurre egiteko.
Taula honek eskola berriaren eta zaharraren arteko desberdintasunak islatzen ditu:
Eskola zaharra
Eskola berria
Teoria praktikaren aurretik
Ikaskuntza ekintzetan eta esperientzietan oinarritu
Haurraren ekimen eza
Sormena
Haurra gizon txikia
Haur bakoitzak bere identitatea
Ohituren bidez bertute indibidualak lortu
Nortasunaren formazioa gizartera eta bizitzara zabaldu(talde lana)
Mundu geldoa
Mundu dinamikorako hezkuntza
Diziplina irakasleak ezarri
Ekintzak diziplina ezartzen du
Elkarlotu gabeko ekimenak
Elkarloturiko ideiak(diziplinen artekoak)
Irakasgaiek haurrekin lotura gutxi
Interesguneak irakasgaiak
Irakasgai asko
Funtzionalismo pedagogiko didaktikoa
Irakasgaien sailkapenak ez du harremanik ezerekin
Irakasgaien sailkapena psikologia ebolutiboaren arabera.
Eskola berria hainbat autorek bultzatu zuten, bakoitzak garrantzia arlo ezberdinei emanaz. Beraz, fenomeno heterogeneoa izan zen eskola berriaren sorkuntza. Hala ere, guztiak zetozen bat hainbat gauzatan.
  • Indibidualismoa:
Haur guztiak ezberdinak dira eta dituzten ezaugarriak aldagarriak (estimulu bidez sortuak) edo aldagaitzak( genetikak emanak) izan daitezke. Beraz, ezberdinak izango dira behar eta gaitasunetan. Gainera bakoitzaren interesa eta erritmoa ere ezberdinak izango dira. Heldutasuna lortzeko prozesuan ere ezberdintasunak egongo dira.
Beraz, ez dute onartzen haur-pormedioaren kontzeptua.
Hezkuntzaren ardatza ikaslea bera da, beraz kontuan izan behar da guztiak ezberdinak direla.
Nola erantzun desberdintasunei?
1.      Talde homogeneoak:
Irizpide ezberdinen arabera antzekoen taldeak eratzen zituzten. Hau ohiko eskolan ere egiten zen baian adinaren, sexuaren eta ekonomiaren arabera bakarrik.
Hainbat sistema daude honetarako: Manhein sistema, Oakland sistema eta Trinidad plana.
2.      Talde heterogeneoak:
Talde bereko haurrek ez dute ezer komunean, nahiz eta taldea eratu. Baina kasu honetan irakasleek kontuan hartzen dute ez dutela ezer komunean.
Hainbat sistema honetarako: Dalton sistema eta Wirnetika sistema.

  • Sozializazioa: Haurra indibiduala izan harren soziala da, gizartea behar baitu bizitzeko eta inguruarekin erlazioak mantentzen baititu. Bere eskolako jarduerak sozializatu egiten dira. Taldeak eragina du indibiduoarengan, hau ona edo txarra izan daiteke.

Eskolan gainera, lankidetza, elkarlana, erantzukizuna, elkarbizitza eta elkartasuna lantzen dira. Talde lana egiten da ( Jigsaw, Philips 66…)

Soziologiak garrantzia handia du beraz hezkuntzan, taldearen dinamismoa eta talde motak aztertzeko soziogramak egiten ziren.
  • Globalizazioa: Gizakiok gauzak era globalean jasotzeko ahalmena dugu. Adibidez, haserretzen bagara gorputz guztiarekin interpretatzen da sentimendu hau, nahiz eta nagusitzean disimulatzeko gaitasuna lortu.
Hezkuntzan ere gauza bera gertatzen da, hau da umeka ez ditu gaiak bakoitza bere aldetik hartzen, osotasunean baizik. Beraz, gai bateko ezagutzak beste gai bateko ezagutzekin lotzen dituzte.
Era horretara, ohiko eskolaren estrukturalismoa ez da baliagarria izango eta eskola berriak “GELSTAT” sortuko du. Gai bat ardatz harturik honen inguruan landu daitezkeen arlo guztiak landuko dira.
  • Aktibitatea eta autoikaskuntza: Denak zetozen bat esperientzietatik abiatutako ikaskuntza planteatzean, uste baitzuten esperientzia dela gauzak ikasteko modu eraginkorrena. Beraz, ikasleen aktibitate mental eta fisikoa  ahalbidetuko duen baliabideak sortu beharko dira. Mohn Dewey iritzi honetakoa zen eta eskola laborategi baten moduan antolatu zuen.
     Gainera nork bere ikasketa erritmoa ezartzearen alde egiten zuten,       “KILPATRIK”en bidez. Era horretara bakoitzarentzat egokiena den erritmoa markatzen da, nork bere mugak eta ahalmenak ezagutzen baititu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario