viernes, 23 de noviembre de 2012

Eskola txikien hezkuntza proiektua


Globalizazioa, lan hezkaintzak, krisi garaia, modernitatea, eskuragarritasuna... gaur egungo biztanleria aldaketa eta emigrazio-imigrazioaren eragile zuzenak dira. Denok dakigunez egoera hobearen bial hainbat dira herriz aldatzen direnak eta honek hainbat ondorio izan ohi ditu. horietako bat da herri txikietako biztanleria gazteak herritik alde egitea; ondorioz, herri horietako eskolak txikitzen joan ohi dira. Modu horretara badaude landa inguruko hainbat eskoal haien proiektuak egoera horretara egokitu dituztenak. proiektu horietako bat da hondoko hau:
NON GAUDE: TESTUINGURUA
           Gure Eskola Txikia landa eremuan kokatuta daugo, eta harreman zuzena du naturarekin.  Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da.
           Eskola publikoa da (eta herriko eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean  dago. Eskola euskalduna da, eremu honetan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik, gehienbat mutilen artean. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude herrian, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota,, bertsolaritza, kantagintza, trikitixa ...
           Adin desberdineko ikasleak hartzen ditugu eskolan, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak elkarrekin aritzen dira. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
           Eskola Txikia izanik, irakasleen eta gurasoen arteko hartuemana estua da. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek. Udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua dela deritzogu herri  txiki honen eguneroko bizitzarako.
           Eskola Txikien arteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du.
ERRONKAK
  • DENONTZAKO ESKOLA
            . ANIZTASUN KULTURALA *Ikasleen artean dauden desberdintasunak  (kulturalak, sozialak eta    akademikoak) aintzat hartu, diskriminazio iturri izan ez daitezen, eskolako ingurunera egokitzeko bitartekoak jarriz.
*Ikasleen izaera eta egoera anitzari, erantzun anitza eman.
*Eguneroko elkarbizitzan guztien giza eskubideak errespetatu eta bermatuko dituen heziketa bultzatu.
*Dauden desberdintasunetatik abiatuta, aniztasunaren barnean, errespetua landu.
      
  • ADIMEN ANIZTASUNA
Ikasle bakoitzaren beharrak, nahiak eta gaitasunen garapen egokia bultzatu.
           *Hezkuntza Premia Berezien (HPB) aurrean jokaera baikor eta osagarriak bultzatu.
           *Ezgaituei hezkuntza eskubideak bermatu.
          
  • GENERO ANIZTASUNA ETA LANKIDETZA
 Neska- mutilei sentimendu naturalak adierazteko bideak eskaini.
           *Sexu diskriminazioa eragin dezaketen mezuak eta estereotipoak ekidin.
           *Lan talde mistoak eta elkar laguntzakoak bultzatu.
           *Generoen artean bazterketarik gabeko bizikidetza sustatu.
 PARTE HARTZAILEA
  • Irakasleen arteko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (klaustroa, batzordeak…).
  • Ikasleen arteko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (gelako bilerak, asanbladak…).
  • Gurasoen arteko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (guraso elkartea, asanbladak, batzordeak…).
  • Udalarekiko errespetu-begirunea eta erabakiak hartzeko ohitura demokratikoak bultzatu (Eskola Kontseilua...).
  • Herri/auzoko kultur talde, elkarte,...eta barrekin harremanak eta lankidetza bultzatu.
  • Estamentuen arteko elkar ekintza sustatuko dituzten koordinazio bideak landu bizikidetza positiboa helburua izanik.
  • Denen arteko lankidetza bultzatu norberaren autonomia landuz.
 EUSKALDUNA
  • Euskal hiztun osoa bilakatu.
  • Euskal kultura ezagutu eta euskal kulturako ekintzetan parte hartu.
  • Gizarteko eremu guztietan euskaraz komunikatzeko gai izan.
  • Euskara batua, teknikoa eta tokiko hizkera testuinguruaren arabera erabili (hitanoa, euskalkiak, batua).
HIZKUNTZEN TRATAERA
  • Bere ama hizkuntza maitatu, errespetatu eta eskolan dauden beste hizkuntzekiko jarrera baikorra bultzatu.
  • Eleaniztasuna bultzatu.
  • Munduaren ikuspegi zabalaren aberastasunaz jabetu.
 HERRITARTASUNA
  • Herrian txertatuta izan.
  • Herritarrei irekia izan.
  • Herriko ekintzetan parte hartu.
 NATURAREKIN HARREMANA
  • Inguruan ditugun baliabide naturalak aprobetxatuz ingurumenarekiko errespetua eta begirunea landu.
  • Garapen jasangarria sustatu.
ARDATZ METODOLOGIKOAK
Eskola txikiak ezaugarri propioak ditu: ikastalde txikiak eta gela berean adin aniztasuna. Ezaugarri horiek metodologia definitzen  dute. Hausnarketa sakona eta luzearen ondoren   sistema eraikitzailearen aldeko aukera egin da. Ildo nagusiak:
  • Pertsonalizatua: ikasle bakoitzaren errealitatea abiapuntua izanik,  bakoitzari erantzun egokitua  ematen saiatuko da.
  • Elkarrekintza-sustatzailea:irakasle-ikasle eta  ikasleen arteko ikaskuntza bultzatuko  da eskolan bertan eta baita eskolaz kanpo ere (beste eskolakerakundeak, enpresak....).
  • Aktiboa:  modu manipulatiboan, praktikoan eta esanguratsuan lantzen duena bakoitzaren gaitasunak eta autonomia  bultzatuz.
  • Talde malguaetan oinarritua:  ikastaldeak osatzeko, gela barruko lan- taldeak eratzeko eta eskolako proiektuak aurrera eramateko.
  •  Irakaslearen egitekoa: ikasleari ikaste prozesua eraikitzen  lagundu eta bultzatu.
  • Berriztatzailea: gizartearen beharretara eta eskakizunetara hurbilduko da eta  hezkuntza legeak ezarritako Oinarrizko Konpetentziak garatuko ditu.
  • Ikas-komunitatearen konpromisoan errotua: irakasleen formazioa, familien inplikazioa, herriaren babesa...
IKASTETXEAREN ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA  
HISTORIA
Hezkuntzan,  Hezkuntzaren Lege Orokorra sartu zen indarrean 1970ean. Lege horrek aldaketa asko ezarri nahi izan zuen antolaketari dagokionez; besteak beste, zortzi urteko eskolatzea bultzatu zuen, eta ondorioz, OHO ezarri zenean, zortzi ikasturteko antolaketa ezarri zuen (6-14 bitartekoa).
Lege horren ondorioz, eta herri/auzo txiki gehienetan ez zegoenez antolaketa hori ezartzeko adina ikasle, Administrazioak kontzentrazioaren aldeko joera izan zuen.
Kontzentrazio politikaren eraginez, eskola handiak eraiki ziren eta dirua barra-barra gastatu zen haietan.
Une horretan, Eskola Txikietako Goi Zikloa eskola kontzentratuetara eramatea erabaki zen. Areago oraindik, kontzentrazio politika indarrean zegoelarik, zenbait Eskola Txiki itxi egin zituzten.
Agerian dago erabaki horren arrazoi bakarra ekonomikoa izan zela, eta pedagogia alderdiari ez zitzaion kasurik egin.
Dena den, herri/auzo txiki guztiek ez zuten jokabide hori onartu, eta, kasu batzuetan, tirabira gogorrak izan ondoren, eskola ez ixtea edota 8. maila mantentzea lortu zen; hori besterik ez: mantentzea.
Eskola Txikietako behar bereziei erantzungo zien plangintzarik ez zegoenez eta egiten ez zenez, eskola guztiek, handi zein txiki, trataera eta planifikazio bakar bati erantzun behar zioten; alegia, ez zuten laguntza berezirik jasotzen. Izan ere, Eskola Txikien balioa ez zen ikusten, ezta herrian zuten eragina ere.
Horrela, Eskola Txikiak nahiko baztertuta gelditu ziren. Ez zuten egitura egokirik, eta baliabideak, diru-laguntzak... ez ziren inolaz ere egoki edo nahikoak.
Horrek guztiak ospe txarra eragin zien eta, egia esan, une horretan Eskola Txikien balioa zalantzan jarri zen.
Egoera horri aurre egiteko, irakasle, guraso eta udal batzuek mugimendu bat sortu zuten, eta baztertze-egoera hori aldatzen hasi zen.
1990. urtean, Hezkuntza Sistemaren beste erreforma bat ezarri zen (LOGSE). Landa-eskolak edo Eskola Txikiak kontuan hartzen zituen erreforma horrek, eta proposatzen zuen hezkuntza ikuspegia egokia da Eskola Txikietarako.
LOGSErekin, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza antolatuta gelditu zen. Antolaketa horrek eskola guztietan izan zuen eragina, baita txikietan ere:
  • OHO osoa ematen zuten eskolek bi maila galdu zituzten.
  • OHO osoa ematen ez zutenek LHko etapa osoa emateko aukera izan zuten; hala, herrian beste urtebeteko eskolatzea ematen zen.
  • Eskola Txikietan irakasle espezialisten figura sortu zen (ingelesa, musika, heziketa fisikoa, HPB, irakasle-aholkularia...)
Zenbait herri txikitan BH bertan gelditzeko saikaera egin bazen ere, herri txikietatik kanpo antolatu zen.
           Ondoren, gobernu aldaketarekin, Hezkuntzako Kalitate Legeak (LOCE) landa-eskolak aipatu ere ez ditu egiten.
           Gaur egun, LOE lege berria ezartzen ari da.
Eskola txikien aldeko mugimenduaren eraginaren ondorioz, urrats garrantzitsu eta egokiak egin dira, eta esan dezakegu gainera Administrazioarengan jarrera irekiagoa sumatzen dela.
           Guzti horrekin ez da inolaz ere esan nahi Eskola Txikien arazoak konpondu direnik; zera azpimarratu nahi da: Eskola Txikien berezitasunei erantzungo dieten baliabide egokiak ezar daitezen, ezinbestekoa dela oraindaino jarraitutako bide horri eustea. Kolektibo gisa gurasoak, irakasleak, udalak, Hezkuntza Saila... aipatzen ditugu.
                          

No hay comentarios:

Publicar un comentario