miércoles, 24 de octubre de 2012

Txokoetan lan eginez




AMARA BERRI METODOLOGIA

Amara Berri proiektuaren ulertzeko, lehenik eta behin ikasleaz duen ikuspuntua ezagutu eta ulertu beharra dago. Ikasle bakoitza proiektuaren ardatzean ezartze da eta edozein azterketa edo analisi beregain zentratzen da; ez dago kasurik non ikasle hau begibistatik galtzen dena. Hau da, edozein azterketa eta analisiren helburua ikaslearen garapena da; modu horretara bai irakasle, instituzio, familia edo ingurukoen interesak alde batera uzten dira.

Metodologia honek defendatzen duen beste ideia garrantzitsu bat globaltasunaren ideia da. Modu honetara pertsona horren garapen emozionala, garapen kognitiboa, garapen soziala... bideratu behar dira. Ideia hau proiektuaren ideia sendoa izan arren, inoiz ez da ahazten ikasle bakoitza bakarra dela eta interes eta motibazio ezberdinak dituela.  

Programazioari dagokionez, ez da sekuentzia didaktiko arrunt baten bidez egiten jolas-jardueren bidez baizik. Jarduera hauetan  arlo eta ikasgai ezberdinetako materia edo ezagutza erlazionatuta agertzen da; nahiz eta beti duten arlo batzuk besteek baino garrantzia gehiago. 

Ikasleek haien jarduerak garatzen dituzten testuinguruan badago emozioak sendotzen dituen ezaugarri bat. Honen bidez, haien artean eskema kontzeptualak, jarrerazkoak eta ideantitate pertsonala eta kolektiboa sortzea bideratzen da.


Proiektuaren estrukturan badaude egonkorrak diren testuinguruak (jolas-jarduerak) eta haietatik periodikoki eta sistematikoki igarotzen da ikaslea. honek ikasleak ezagutza sakontzea ahalbidetzen du, ezagutza bera baten baino gehiagotan lantzeko aukera izango baitu eta modu horretara eskema kontzeptual garatuagoak eratuko baititu. jarduera edo ezagutzen egonkortasunak ez daka berarekin itxia izatea, monotonia eta sormen eza; guztiz kontrakoa baizik. egonkortasunak bideratuko du egoera pertsonal eta sozial ezberdinetatik ikastea eta baita sormena erabiltzea haien jarduerak hobetzeko.