miércoles, 26 de septiembre de 2012



Arratsalde on guztioi!

Gaurkoan alde batera utziko dugu aurrekoetan aipatutako gaia eta XX.mende hasieran sortutako metodo baten berri emango dugu.

Metodo hau María Montessorik sortu zuen eta hortik  dator bere izena. Montessorik Erroman eskola bat eratu zuen. Bertan, ordura arte ohikoa zen metodoa erabili beharrean bere motodo propioa ezarri zuen.

Metodo barri hau erabiltzen hasten da ez baitu bat egiten beste metodoaren jarduteko modu zurrun eta guztiz itxiarekin. Bere ustetan, haurrek ez dute ezer baliozkorik ikasten metodo hartan eta beraz, irakaskuntza eta hezkuntzak izan behar lukeen helburu nagusitik urrun gelditzen da.

Bere ustetan, hezkuntzak haurrak bizitzarako prestatu behar ditu. Horretarako haurrek inguruaren analisi zehatza eta osoa egin behar dute eta haien ingurukora moldatzeko ikasketetan murgildu.

Honetarako Montessorik bere material propioa sortu zuen. Gainera hezitzaileak haurrak maitatu eta errezpetatu behra dituela uste du eta baita haien interesetara moldatu behar dela irakaskuntza ere.

Beraz, Montessori metodoaren oinarrizko printzipioak ondorengoak lirateke: haurraren autonomia, independentzia, aktibotasuna, aukeratzeko gaitasuna, nahiaren garapena eta autodisziplina. 

lunes, 17 de septiembre de 2012

Autismoaren terapia

Kaixo!


Berriz ere aurreko sarreran esandako moduan autismodun aurrekin lan egiten duten udako eskolako beste bideo bat dakart oraingoan.

Bertan haurra hezitzaile batekin ari da jolasean.terapia ezberdinak erabiltzen dituzte eta denen helburua haien komunikazio arazoak konpontzea da. Ikus dezakegunez jolas honetan ez da haurraren eta hezitzailearen arteko harreman handiegirik eskatzen; hala ere, pixkanaka pixkanaka beharrezko harreman maila igoz joango da.




http://www.noticiasdenavarra.com/2012/08/01/sociedad/navarra/la-escuela-de-verano-para-menores-autistas-reune-a-una-treintena-de-alumnos

Ongi etorri


Egunon guztioi!


Blog honen bidez hezkuntzaren munduan dauden proiektu ezberdinen berri ematen saiatuko naiz. 

  • Alde batetik, munduan zehar erabiltzen diren metodologia ezberdinak aztertuko ditut eta haiek gure hezkuntzan izango luketen eragina aztertu. 
  • Bestalde, jada erabiltzen ez diren proiektuak edo metodoak ere azaltzen saiatuko gara eta egungo gizartean bideragarriak izango liraketen edo ez hausnartuko dut. 
  • Azkenik hezkuntza bereziaren beharra duten haurrekin burutzen diren proiektuen berri emango dut, baita edonok parte hartu dezakeeen proiektuak jakitera eman ere.

Beraz, funtzean esan dezakegu proiektuen jorratzean oinarriturriko blogaz izango dela hau.

Hasteko, hemen duzue autismoa duten haurrekin lan egiteko udan egin zen proiektu baten bideo bat. Proiektu honetan hainbat hezitzailek udan zehar haur hauekin lan egin zuten, haien egoera hobetu nahiean.

Sarrera txikitxo bat baino ez da gaurko hau, izan ere, proiektu honi buruzko informazio zabalagoa emango dut hurrengo sarreran.