miércoles, 26 de septiembre de 2012



Arratsalde on guztioi!

Gaurkoan alde batera utziko dugu aurrekoetan aipatutako gaia eta XX.mende hasieran sortutako metodo baten berri emango dugu.

Metodo hau María Montessorik sortu zuen eta hortik  dator bere izena. Montessorik Erroman eskola bat eratu zuen. Bertan, ordura arte ohikoa zen metodoa erabili beharrean bere motodo propioa ezarri zuen.

Metodo barri hau erabiltzen hasten da ez baitu bat egiten beste metodoaren jarduteko modu zurrun eta guztiz itxiarekin. Bere ustetan, haurrek ez dute ezer baliozkorik ikasten metodo hartan eta beraz, irakaskuntza eta hezkuntzak izan behar lukeen helburu nagusitik urrun gelditzen da.

Bere ustetan, hezkuntzak haurrak bizitzarako prestatu behar ditu. Horretarako haurrek inguruaren analisi zehatza eta osoa egin behar dute eta haien ingurukora moldatzeko ikasketetan murgildu.

Honetarako Montessorik bere material propioa sortu zuen. Gainera hezitzaileak haurrak maitatu eta errezpetatu behra dituela uste du eta baita haien interesetara moldatu behar dela irakaskuntza ere.

Beraz, Montessori metodoaren oinarrizko printzipioak ondorengoak lirateke: haurraren autonomia, independentzia, aktibotasuna, aukeratzeko gaitasuna, nahiaren garapena eta autodisziplina. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario